Zer da Alusti testa?
Alusti Test a ahalmen funtzionala neurtzen duen eskala berritzailea da, balioztatua, beraren bidez adineko pertsonen ahalmen fisikoa ebaluatzen degu.
Alusti Test a eta Alusti Test Murriztua JOSU ALUSTIZA NAVARRO fisioterapeutak diseinatu zituen. Josu Alustiza, Altsasun dagoen Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoko fisioterapeuta da.
Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoan ingresaturiko pertsonek hobekuntza nabarmena lortzen zuten beraien egonaldiaren ondoren.
Lortzen zuten hobekuntza funtzionala ezin zitekeen neurtu egunero erabiltzen ziren eskalekin.Beraiek funtzionalki eta kognitiboki zuten egoera kaxkarrak galerazten zuen.
Arrazoi horregatik, Josu Alustizak Alusti Test a eta Alusti Test Murriztua sortu zituen zegoen hutsune horri erantzuna emateko, eta ondorioz,funtzional eta kognitiboki egoera kaxkarrean dauden adineko pertsonen ahalmen fisikoa neurtzeko.
Behin Alusti Test a balioztatua, gure helburu nagusia testa jendeari helaraztea da, horrela osasun arloan lan egiten duten profesionalak, adineko pertsona guztien ebaluazio funtzional egokia egiteko gai izango dira.
Alusti Test ak oso harrera ona izaten ari du berau ezagutzen duten osasun arloko langileen eskutik.Dagoeneko estatu mailako eta baita nazioarte mailako ospitale ezberdinetan erabiltzen hasiak dira.